EMUSIK ekimenak egun haundia biziko du gaur Ilunben. Goizeko 11:00etan inaugurazio ofiziala egingo dute Donostia Arena 2016 espazioan, Ilunben. Hernaniko, Euskal Herriko zein atzerritik etorritako 8.500 musika-ikaslek topaketa egingo dute: musika eta dantza batuko dira, errepertorio zabal batean. Donostiako martxa, Txanton piperri, Europako ereserkia eta Musika bizitza. Azken hau EMUSIKerako espresuki konposatutako abestia.