Aurten sei urte dira Hernanin Atez Atekoa jarri zela. Europan ematen dituzun hitzaldietan aipatu izan duzu Hernaniko kasua. Nola ikusten duzu?
Hernaniri buruz hitz egiten dudanean, bai Europan eta baita beste herrialde batzuetan ere, azpimarratzen dut Europako jarduera onena dela, emaitzei dagokienean, eta jendearen parte-hartze eta inplikazioan. Hasteko, Hernani, eta Zero Zaborren aldeko Euskal Herriko beste herri batzuk, eredu dira Espainian, beste herri askotan ez baitira ari ohitura onenak hartzearen alde.
Gipuzkoan eztabaida da: Atez Atekoa edo Edukiontzien Sistema.
Atez Ateko bilketa da sistema bakarra, zabor bereizketa maila benetan altua ahalbidetzen duena. Gaikako bilketan emaitza onak lortu nahi badituzu, sistema hau aukeratu behar duzu. Errausketa edo zabortegia nahiago badituzu, sistema tradizionala (errefusaren kudeaketa barne) aukeratu dezakezu, zaborren suntsitzean oinarritua. Italian, atez atekoa auzoetan bakarrik aplikatuta, zaborren %80 gaika biltzera iristea lortu da, errausketa eta zabortegia saihestuz. Bitartean, zerbitzuen kostuak jaitsi egiten direnez, bestelako lan garbiak bultzatzen ari dira.
Gipuzkoan azken urteetan proiektua geldituta egon da; legealdi honetan, aldiz, berriz ere martxan jartzea erabaki dute.
Errausketa zaharkitutako teknologia da, etorkizuneko baliabideak alferrik galtzen dituena. Era berean, kutsadura iturri haundia da, eta ondorioz, gure osasuna eta ingurugiroa babesteko beharra daukagu. Errauskailua baldin badaukazu, ez dago baliabiderik gaikako bilketarako eta praktika onetarako. Errausketa iragana da, eta etorkizuna behar dugu! Era berean, beharrezkoa da baliabide natural eskasiari aurre egitea, materialak berreskuratuz, eta ez, errez.
Zure ustez, zein dira errauskailu bat jartzearen ondorioak?
Errausketa da zaborra kudeatzeko biderik txarrena; oso garestia da, ez du lanposturik sortzen komunitatearentzako eta 30 urtetarako eraikitzen baduzu, hura elikatu behar duzu, eta ondorioz, birziklatzea eta konposta egitea baztertzen duzu. Osasun arazoei dagokienez, berriz, saihestu badaiteke, arriskurik txikiena hartzea ere ez da onargarria. Beraz, osasuna, ingurugiroa eta ekonomiarentzako errausketa baino aukera hobeak badaude, zergatik sustatu enpresa batek bultzatzen duen horrelako teknologia garestia?
Europako Zero Zabor mugimenduko presidentea zara. Nola ikusten duzu Europa?
Jasangarritasunaren aldeko arrazoiez gain, bereziki, arrazoi ekonomikoak medio, Europan zabaltzen ari da ekonomia zirkularra eta Zero Zabor mugimendua. Datozen 25 urteetan %75 egingo du gora baliabide naturalen beharrak. Hau oso inportantea da manufaktura enpresentzako: zabortegietatik baliabide naturalak atera behar ditu, gure kontinentea baliabide naturalak inportatzera behartuta baitago.
Zein da, zure ustez, Zero Zabor gizarte baterako bidea?
Zero Zabor gizartea hasten da komunitate lokalen ardurarekin eta atez atekako bilketan inplikatuta. Jendeak eta gaikako bilketak egiten dute diferentzia. Zero Zabor da 'benetako demokrazia', konponbidea herritarren eskuetan jartzen baitu. Politikariek mezua ulertu beharra daukate, jendearekiko zubiak irekiz eta parte-hartzearen alde eginez.
Goldman Environmet Prize saria irabazi duzu. Egindakoaren errekonozimendua ote?
Noski. Italian Zero Zabor zabaltzen egindako lanaren eta azken 30 urteetan nire herrialdean errauskailuak garaitzen egindako lanaren errekonozimendua da.
Liburu bat argitaratu berriz duzu, Ez dezagun etorkizuna erre.
Liburua da tokiko komunitateak eta sustraiak babestearen alde irabazitako borroken inguruko istorioa. Gogoratu: gure umeak babestu behar ditugu, eta uzten ditugun hondakin eta soberakinei begiratu behar diegu, baina etorkizuneko belaunaldien begiekin. Gure planetaren zaintzaileak besterik ez gara. Planeta ez da gurea!
2010ean Hernanin izan zinen, eta bihar bueltan izango zara. Zeri buruz ariko zara?
Sei urte hauetan irabazi ditudan borroken inguruan ariko naiz. Herritarren alde apaletik ere, ez-ohiko borrokak irabazi daitezke, etorkizunaren ordezkari moduan ari garenean. Hernanin iraganera bueltatzen saiatzen ari dena, etorkizuna geldiarazten ari da, eta ezinezkoa da. Hernani Europako Zero Zabor komunitatearen parte da. Hobetu behar bada, egin beharra daukagu, baita errausketari etorkizuna erretzen utzi gabe. Hernaniarrek harro egon behar dute hartutako bidearekin! yy