Hernani Erabaki 2017ko parte hartze prozesua martxan da. Aurten ere, 500.000 euroko partida zertan inbertitu erabakitzeko aukera izango dute hernaniarrek. Gaur aurreneko batzarra izango dute talde eragileetako kideek eta jarraipen batzordeak. 19:30etan elkartuko dira Pleno aretoan.