Udaberriarekin batera, ekintzez bete du Portuko Auzo Elkarteak, maiatza. Gustu eta adin guztietarako egokiak diren lau ekintza antolatu dituzte, eta bietan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.
Irteera, hasteko
Aurreneko ekintza larunbatean bertan izango da. Irteera antolatu dute Arabako Añana Gatzagara. Azaldu dutenez, asmoa da bertan bazkaltzea. Irteeran parte hartu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik Pedro Marin edo lokalean; helduek 11 euro ordaindu behar dute; umeek 8 euro.
Etnologia ikastaroa, datorren astean
Irati Amondarainen eskutik, etnologia ikastaroa ere izango da aurten. Kasu honetan, Cava izango dute aztergai. Datorren ostiralean izango da ikastaroa, maiatzaren 20an, iluntzeko 19:30etan. Hemen parte hartu nahi duenak ere, izena eman behar du aldez aurretik Pedro Marin. Plazak mugatuak direla gogoratu dute.
Bodegara bisita,maiatzaren 21ean
Hileko bigarren irteera maiatzaren 21ean egingo dute. Zehazki, Martinez de la cuesta bodega bisitatuko dute.
Izarrei begira, hilabete bukaeran
Maiatzeko agenda errematatzeko, Izarrei begira ekimena antolatu dute hilaren 27an. Behaketa astronomikoa egingo dute Aranzadiko kideek gidatuta. Eguraldi txarra egingo balu, ekimena bertan behera geratuko litzateke.