Doinu Zale eta Ozenki abesbatzek bi emanaldi izango dituzte datozen egunetan. Larunbatean Zorroagako Zaharren Egoitzan emanaldia eskainiko dute Doinu Zaleko akordeoi orkestrak eta Ozenki Abesbatzak; arratsaldeko 17:30etan izango da. Astebete beranduago berriz, maiatzaren 14an, Milagrosan eskainiko dute emanaldia biek: Doinu Zale akordeoi orkestrak eta Ozenki Abesbatzak. Emanaldiak lau zati izango ditu: batetik, Doinu Zaleko bi ikaslek, Markel Oiarzabal eta Irati Jauregik, kantu bat joko dute eskusoinuarekin. Ondoren, bata bestearen segidan, bakarrik ariko dira Ozenki Abesbatza eta Doinu Zaleko akordeoi orkestra. Eta azkenik, bi taldeak batera ariko dira. Gainera, kantu berri bat izango dute programan: Xabier Odriozolarena da kantuaren musika eta Ainhoa Pinedaren hitzekin konposatu dute.