Dokumentala eta solasaldia, festei buruz

Kronika - Erredakzioa 2016ko maiatzaren 5a

«Nolako festak nahi ditugu? Zer gustatuko litzaiguke?» galderen inguruan hausnartu nahi du Txosna Batzordeak, eta horretarako hitzordua jarri du ostiralean. Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentala jarriko dute Gaztetxean, 19:00etan; eta ondoren izango da solasaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!