Ume, gazte, heldu... guztiek disfrutatu zuten Reala gertu-gertu izateaz

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 5a, 02:00

CD Hernanik 75 urte beteko ditu aurten, eta ospakizun urtea izango da klubeko talde guztientzat. Hori horrela, datozen asteetan hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Aurrenekoa asteartekoa izan zen: Realak Zubipen egin zuen asteko aurreneko entrenamendua. Ikastoletako umeak, gazteak, helduak, aiton-amonak... Realak adin guztietako afizionatuak ditu, eta beste behin agerian geratu zen Zubipen. Gogotik gozatu zuten bertaratu zirenek, Reala gertu-gertu ikusteaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!