Mendekotasunen bat duten adinekoek aukera izaten dute udan egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko. Egonaldia uztailean egin nahi dutenek maiatzaren 13a baino lehen eman behar dute izena; egonaldia abuztuan egin nahi dutenek, maiatzaren 31 dute izena emateko azkeneko eguna; eta egonaldia irailean egin nahi dutenek, ekainaren 10a baino lehen eman behar dute izena. Aurkeztu behar dira: eredu ofizialeko eskaera orria; eskatzailearen NAN fotokopia; eskatzailearen eta familia unitatearen diru sarreren egiaztagiria; eta medikuaren txostena eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne). Dokumentazioa aurkeztu behar da Hernaniko zerbitzu sozialetan, aurrez gizarte langilearekin hitzordua hartuta.