Egun haundia biziko dute Iparraldeko ikastolek igandean Senperen. Herri Urrats festa antolatu dute, ohi bezala, Senpereko lakuan. Hernaniarrei joan-etorria errazteko asmoz, autobusa antolatu du Dobera Euskara Elkarteak. Goizeko 09:00etan aterako da Atsegindegitik, eta iluntzeko 19:00etan egingo du buelta Senperetik. Tiketak Dobera Euskara Elkartean daude salgai 12 euroan; bazkideentzat 10 euroan. Gaur da azkeneko eguna. Autobusa ateratzeko, gutxienez 30 lagun elkartu behar direla gogoratu du Doberak.
Adin txikikoek, baimena
Adingabekoek adin nagusiko batekin joan beharko dute; edo bestela, guraso/legezko tutoreen baimen idatzia entregatu beharko dute txartela erosteko momentuan.