Hernaniko bolariak fin dabiltza Gipuzkoako Kopan, eta bihar jokatuko dute azken tiraldia, Seguran, goiz eta arratsalde. Xeferino Agirre segurarra dijoa lider 182 brilarekin, baina gertutik jarraitzeko dio Ibon Miner hernaniarrak, 180 brilarkein. Atzetik jarraika dituzte hernaniar gehiago ere: Miguel Arrozpide (169 brila), Antonio Miner (166 brila) eta Miguel Burugain (151 brilarekin).