Alemania eta Hernaniko abesbatzen ahotsek bat egingo dute gaur, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 4a, 02:00

Emusik jaialdiaren egoi­tze­tako bat izango da Hernani, datozen egunetan. Donostia 2016 hiri­burutzaren bueltan, Donostia eta inguruan anto­latu dituzte  Europako Musika Es­kolen emanaldiak. Gaur ha­siko da jaialdia eta la­runbata bitartean izango dira ema­naldiak. Musika Eskolako ikasleak izango dira, Hernaniko anfitrioiak.

Alemaniako bi abesbatza eta Dakapo, gaur
Gaur eta bihar, EMUSIKen buel­tan antolatutako bi ema­naldi izango dira herrian. Eu­ropatik etorritako taldeak izan­­go dira protagonista, egun hauetan. Gaur esaterako, Ale­maniatik, Elze herritik etorri­tako bi abesbatzekin goza­tze­ko aukera izango da: Christo­phor­uschor eta Kammerchor.    Bi hauekin batera abestuko du, baita ere, Hernani Mu­si­ka Eskolako Dakapo abesba­tzak. Milagrosan izango da emanaldia, 19:00etan.
Connexion Ensenble eta Hernasax, bihar
Bihar berriz, Connexion En­semble holandarrak izango dira Hernanin. Hernasax taldeko kideekin batera eskainiko dute emanaldia, Biterin, iluntzeko 19:00etan.

Egun haundia, ostiralean
EMUSIKen egun haundia ostiralekoa izango da. Do­nostiako Illunben elkartuko di­ra musikari guztiak, kon­tzertu erraldoia emateko asmoz; 11:00etan hasiko da.

Larunbatean, itxiera
EMUSIK ekimenari larun­ba­tean emango zaio bukaera. Goizeko 11:00etatik aurrera, Atsegindegin elkartuko dira Hernani Musika Eskolako kideak, Escuela de la Musica San Celoni (Katalunia), Cam Orchestra-Empoli, Tuscany (Italia), FaTIKO Band (Ale­mania), eta JBO Velvert Orchestra (Alemania).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!