Nolako festak nahi ditugu Hernanin?

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 4a, 02:00

Festen inguruan hitz egiteko zita jarri du Txosna Batzor­deak ostiralean. Gaztetxean da hitzordua: 19:00etan hasita, Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentala jarriko dute. Ondoren izango da hausnarketa. Nolako festak nahi ditugu Hernanin? Galdera horri erantzun eta bertaratutakoen iritzia entzutea da asmoa: «nolako festak izan nahi ditugun, zer gustatuko litzaigukeen... nahi duenak hitz egiteko aukera izango du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!