Gazte Eguneko kamixetarako, lehiaketa martxan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 4a, 02:00

Gazte Eguneko kamixetaren irudia aukeratzeko, lehiaketa abiatu du Gazte Asan­bla­dak. Maiatzaren 31ra arte izango da aukera, irudiak bidaltzeko: astiarrakogaztiak@gmail.com, edo Gazte Asanbladaren Face­bookeko orrialdean. Saria: hiru lagunen­tzako otordua, Lizeaga sagardotegian. Euskera izango da Santio Jaietako gaia, eta leloa: Euskera salbu ikusi arte, ezteu moztuko bizarra!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!