Udalak diru laguntza deialdia zabaldu zuen 2015ean Hernanin etxebizitzak alokairuan hartzen dituztenei zuzenduta. Azaldu dutenez, behin betiko erabakian 60 eskari onartu ziren, diru laguntzaren onuradunak izateko.
Diru laguntza urte osorako bada ere, gastuen zuriketa lau hilabetez behin egin behar izaten dute. Hala, bigarren zuriketa egiteko garaia iritsi da: hau da, 2016ko urtarriletik apirilera bitartekoa. Zuriketaren helburua da, aurkezten diren dokumentuekin ziurtatzea diru laguntza jasotzeko baldintzak betetzen direla. Udaletik azaldu dutenez, hiru dira aurkeztu beharreko dokumentuak: Alokairu kontratuaren baitan egindako hileko ordainketa agiria; onuradunen eta bizikidetza-unitateko kide guztien lan-bizitza eta hilabete horietako nominak edota ordainsariak; eta bestelako agiriak (aldaketaren bat izan bada, oinarrietan ezarritakoaren arabera, dokumentazio berria aurkeztera behartzen duena).
Herritarren Harrera Zerbitzuan aurkeztu behar da
Dokumentuak Herritarren Harrera Zerbitzuan aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 08:00-19:00 ordutegian. Udaletik jakinarazi dutenez, dokumentuak hilaren 15a baino lehen entregatu behar dira.