Emakumeek esku pelota probatzeko aukera izango dute maiatzean. Ostiralero ikastaroa izango da Tilosetan EMAKek antolatuta, Hernaniko palistekin elkarlanean. Ikastaroak Patri pelotari espainiarrak emango ditu, maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an, 18:00etatik 19:00etara. Bereziki emakumeei zuzendutako ikastaroa da, eta beraz, hernaniarrei dei egin diete animatu eta parte hartzera. Prezioa: 20 euro.
Ikastaroa maiatzeko ostiral guztietan izango da,
Tilosetan, 18:00-19:30 ordutegian.
Plazak mugatuak dira
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, plazak mugatuak baitira. Horretarako email bat idatzi behar da emakirola@gmail.com helbidera. yy