Kafe baten bueltan, astero elkartzen da emakume talde bat, lagun baten etxean, patchwork lanak egiteko. Ba lan horiekin, erakusketa jarri zuten aurreko astean, Astigarragako kultur etxean. Eskuz egin dituzte lan guztiak, teknika desberdinak erabiliz, azkeneko bi urteotan zehar. Izan ere, bi urtetik behin jartzen dute erakusketa.