Partidu borobila jokatu, eta Herreratik hiru puntuak ekarri. Bere lana bikain egin zuen Mundarrok igandean, eta nagusi izan zen Rotetaren aurrean. Nagusitasun hori, Oierrek eraman zuen markagailura, bi gol eginda (0-2). Denboraldiko partidu onenetakoa jokatu zuten moreek, hasieratik bukaerara dominatuz, presio lan haundia eginez defentsan, eta baloiarekin lasai.
Hiru puntuak ekarrita, eta Allerruren porrota aprobetxatuz, seigarren postura igo da berriro Mundarro, bi partidu falta direnean.
Partidu klabea, asteburuan
Hain juxtu, Allerruren kontra ariko da Mundarro asteburuan, etxean. Irabaziz gero, seigarren bukatuko du liga.