Final Fourrerako ateetan, mutilak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 4a, 02:00

Aurreko asteburuan bukatu zuten denboraldia, Euskal Ligako neskek eta Gipuzkoako lehenengo mailako mutilek. Apenas zeukaten ezer jokoan neskek, eta liderraren kantxan galdu zuten (72-59). Mutilek, berriz, Final Fourrera sailkatzeko aukerak zeuzkaten oraindik, baina azkenean ez da posible izan. Bostekori, bigarren sailkatuari irabazi zioten (75-71), eta Alde Zaharraren porrotarekin, berdindu egin zieten sailkapenean, 16 garaipenekin. Hala ere, talde donostiarra geratu da laugarren postuarekin, beraien arteko bi partiduak irabazi bai­tzituen. Igoera fasea jokatzeko ateetan geratu dira astigartarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!