Urtero bezala, Kultur Aniztasun Astea antolatuko du Udalak, maiatzaren 23tik 28ra. Hainbat ekintza prestatuko dituzte, eta horretarako, herritarren laguntza eskatu dute. Bilera egingo dute astelehenean, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan, eta bertaratzeko dei egin diete, antolaketan parte hartu nahi duten pertsona eta taldeei.