Herri Urrats, Iparraldeko ikastolen festa izango da igandean Senpereko lakuan. Doberak autobusa antolatu du joan-etorria egiteko. Goizeko 09:00etan aterako da Atsegindegitik; eta iluntzeko 19:00etan itzuliko da Senperetik. Txartelak salgai daude Doberan bertan, ostegunera arte. Prezioa 12 euro; bazkideek, 10 euro.