Desafioan bikain aritu ziren hernaniarrak!

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 3a, 02:00

«Herri guztien azpitik... horma guztien gainetik» Elkartasun Eguna ospatu zuten larunbatean presoen eskubideen alde. Egun osoan zehar izan ziren ekitaldiak, eta jendetza bildu zen hauen bueltan. Horietako bat izan zen desafioa: hernaniarrek 3 minutu eta 18 segundo besterik ez zituzten behar izan, Kale Nagusian gora Mirentxinen furgoneta igotzeko! Herri krosa eta bazkaria ere, izan ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!