Hamasei bikoteren artean lehia, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 3a, 02:00

Elkarte Arteko Mus Txa­pel­ketak hasiera emango dio bihar, edizio berri bati. 34ga­rrena izango da aurtengoa, eta Xalaparta elkartea da antolatzailea; bertan jokatuko dira partida guztiak. 

16 bikote, lehian
Hernaniko elkarte ezberdinetako hamasei bikotek eman dute izena txapelketan. Lau taldetan banatuta jokatuko dute txapelketa, eta  lehenengo partida egun eta ordu berean jokatuko dute guztiek: bihar, ilun­tzeko 21:00etan, Xalaparta elkartean bertan. Antolatzaileek eskatu diete hasiera ordua ahalik eta ondoen errespetatzeko. 

BIHARKO PARTIDAK

Iwan-Julen/Ramon-Peli
Joxeme-Lola/Martin-Iñaki
Txintxe-Nessi/Koldo-X
Prestamero-Goikoetxea/Jurgi-Pablo
Gorrotxa II-Gorrotxa III/Ekaitz-Mañel
Julio-Isidro/Ibai-Iñaki
Txema-Goyo/Xabi-X
Gorrotxa-Jesus/Jacinto-Julio

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!