Maiatza hasi berri da, eta pultserak egiteko hitzordua dute gaur, Gazte Txokora gerturatuko diren neska-mutilek. Hilabete berezia izango da, izan ere, ohiko ekitaldiez gain, lau ekimen berezi antolatu dituzte neska-mutilentzat.
Batetik, munduko sukaldaritza landuko dute, kasu honetan, mexikarra: bihar eta etzi errezetak gordetzeko liburua egiten ikasiko dute; eta larunbatean izango da sukaldaritza ikastaroa.
Bestetik, maiatzaren 13an Slack Line egitera joango dira DBHko gazteekin; Ave Maria parkean egingo dute, 18:00etatik 20:30etara.
Sexuak ere badu tartea maiatzean; hilaren 20an Sexu Lapikoa antolatu dute.
Eta bukatzeko, maiatzaren 29an Gazte Olinpiadetako probetan hartuko dute parte.
Maiatzeko egitaraua
3 Pultserak
4-5 Errezeta liburuak
6 Dardoak
7 Munduko sukaldaritza (Mexiko)
8 Pelikula
10-11 Malabareak eta kariokak
12 Bla, bla, bla
13 DBHko gazteak
14 Slack line (Ave Marian)
15 Partxisa
17 Just Dance
18 Atea txuritu
19 Gazte Tilos (Tilosetan)
20 Sexu lapikoa
21 Bla, bla, bla
22 Sortzen festa (Atsegindegin)
24-25 Ate margoketa
26 Wii (bideojokoa)
27 Munduko sukaldaritza
28 Gazte Olinpiadak
29 Ping pong txapelketa
31 Kandela tailerra