Euskarari buruz, dokumentala

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00

Euskeraren inguruan, do­ku­mentala grabatu dute Man­komunitateko herrietan: Euskaraz Gara. Atzo es­treinatu zuten, Aresoko uda­letxean, iluntzean.
Dokumentalean, herritarren lekukotasunak bildu dituzte, eta helburua izan da, euskeraren inguruan sen­tsibilizatu eta kontzien­tziatzea, «euskeraren inguruko jarrera kontzienteak eta indartsuak sustatzeko, eta horren bitartez, herritarrek, eguneroko bizitzan, euskeraren aldeko hautuari hobeki eta sendoago eusteko», azaldu dute.

Maiatzaren 13an Goizuetan eta 20an Aranon jarriko dute, 19:00etan udaletxeko ganbaran.

Emanaldi bana maiatzean, Goizuetan eta Aranon
Dokumentalean, aranoar eta goizuetarrak ere badira protagonista, eta bi herrietan ere emanen dute, datozen asteotan.
Horrela, Goizuetan izanen da hurrengo emanaldia, maiatzaren 13an, arra­tsaldeko 19:00etan, udale­txeko ganbaran. 
Eta Ara­non, maiatzaren 20an emanen dute, arra­tsaldeko 19:00etan hori ere, uda­letxeko ganbaran.
Azkeneko saioa Leitzan izanen da, hilaren 25ean, iluntzeko 20:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!