«Nahi eta behar dugun eskola publiko hori irudikatuko dugu»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00

Sortzen elkarteak «euskal eskola publikorantz urratsak ematen hasi zenetik mende laurden» pasa da, ostegunean Oialume Zar sagardotegian egindako ekitaldian azaldu zutenaren arabera.
Hori horrela, EskolHarria, biharko herria jaialdia egingo da Hernanin, maiatzaren 22an. «Nahi eta behar dugun eskola publiko hori irudikatuko eta aldarrikatuko dugu».

Lau gune, hainbat eragilek antolatuta
Jaialdiaren egunerako, lau gu­ne antolatu dira: plazan Es­kolHarria, euskal curriculumaren gunea; Plaza Berrin Giltz­Ha­rria, ikasle euskaldun elea­niztunena; Tilosetan Harri­kox­korrak, hezkidetza eta haurren gunea; eta Atsegindegin Gaz­teHarria, gazteen gunea. Ho­rietan, denetik izango da 10:30etatik 14:00etara: hitzaldiak, tailerrak, kale animazioa, musika, Irrien Lagunak, ipuin kontaketa, materiala salgai...
Hau guztia antolatzeko, ba­be­sa erakutsi diote ekimenari Astigarragako Herri Eskola, Mar­tuteneko Arantzazuko Ama, Aitor ikastola eta Langile ikas­tolako guraso eta irakasleek; Hernaniko Udalak; Astiga­rragako eta Hernaniko Gazte Asan­bladek; Harituz elkarteak; Her­naniko sagardogileek; CD Her­naniko pelota elkarteak; Barry Manley antzerkilariak...

EskolHarria abestia
Horrez gain, EskolHarria kantua ere aurkeztu zuten; Unai Agi­rrek egin du letra, eta Xa­bier Solanok eta Laiotz taldeak mu­sika. Ainhitze Kalonjek, be­rriz, Harriren papera egin du.

Pelota partiduak, aurretik
Jaialdi honen aurretik, ordea, motorrak berotzeko hainbat hitzaldi izan dira, eta maiatzaren 7an beste ekitaldi bat antolatu da: lau pelota partidu jokatuko dira, 17:00e­tan Hernaniko frontoian, 3 eu­ro­tan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!