AEKk, Zilegi Eskolen barruan, bi ikastaro antolatu ditu datorren astean. Astelehenean, Lurreko dendan Etxe ekologikoak eraikitzen ikastaroa antolatu dute; 18:00etan izango da. Bestetik, Harremonak eta tratu onen eskola ikastaroa antolatu dute asteazkenean, hilaren 11an, 18:00etan, euskaltegian. Batean edo bestean izena emateko: zilegieskola@aek.eus edo 663 043 314.