CD Hernanik 75 urte betetzen ditu aurten, eta ospakizun urtea izatea nahi du klubak. Hori horrela, datozen asteetan hainbat ekitaldi izango dira herrian, guztiak, kirolarekin lotura zuzena dutenak. Horietako bat, aurrenekoa, gaurkoa izango da: Reala gonbidatu dute Zubipera.
Aurreneko saioa, Hernanin
Asteko aurreneko entrenamendu saioa egingo du Realak gaur Zubipen. Goizeko 11:00etan izango dira lehenengo taldeko mutilak Hernanin, eta sarrera irekia da; nahi duenak izango du bertaratu eta entrenamenduaz gozatzeko aukera. Realak askotan esan ohi du, esperientzia polita izaten dela Gipuzkoako beste herrietara gerturatzea, eta CD Hernanik eskerrak eman nahi izan dizkie izan duten prestutasunagatik. Bide batez, herritarrak ere animatu dituzte: «anima zaitezte Zubipera gerturatu eta goiz polita pasatzera».