Egitarau berezia maiatzean, klubaren 75garren urteurrena ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 2a, 02:00

«75 urte. [...] seguru nago kluba sortu zutenek gu iku­siko bagintuzte, pozik jarriko zirela, ikusita beraiek hasita­koarekin hemen jarraitzen dugula». Kluba sortu zutenak gogoratuz hasi zuen Mar­txelo Ezponda lehen­dakariak CD Hernaniren 75garren urteu­rre­neko aurkezpen ekitaldia. 
Baina larunbatekoa hasie­ra besterik ez zen izan, 75 urte ez dira egunero betetzen, eta hori ospatzeko, egitarau bere­zia aurkeztu zuten here­negun. 
Ospakizun garran­tzitsua da herriko kirolarentzat, eta hori iru­dikatzeko, bertan egon ziren, Ezponda lehenda­karia­rekin batera, ga­ur egun CD Hernaniren zutabeetako ba­tzuk, hala nola pelota saileko Rufino Rekalde eta Garbiñe Tijero, futboleko Andrea Isasa eta atletismoko Idoia Esnaola. Udaleko Esti Aldeiturriaga kiroletako zine­gotzia ere ber­tan egon zen Udalaren babesa adie­raz­teko.

Realeko jokalariak Zubipen, bihar
Urteurrenaren bueltan ekin­tza mordoa antolatu ditu CD Hernanik maiatzean zehar. Bihar izango da aurrenekoa, eta ez dira nolanahi hasiko:  Realeko jokalariek Zubipen egingo dute asteko lehenengo entrenamendua. Goizeko 11:00­etatik aurrera, Zubipeko ate­ak herritarrei irekita egon­go dira, Realeko futbolariak ikusi ahal izateko.

Hitzaldiak, txapelketak eta jardunaldiak
Entrenamendu berezi hone­kin hasiko den arren, CD Hernaniko kirol atal guztien lanarekin osatutako egita­rauak, ekintza ugari ditu: futbol partidu bereziak, eskola kiro­lako haurrentzat jardu­nal­diak, hitzaldi tekniko irekiak... 
CD Hernanik herri­tarrei eskaini nahi dien egitara­ua da. Eta hala azaldu zuen Ez­pon­da lehen­dakariak larun­bateko aurkezpenean: «gure helburua ez da haztea, kiro­larekin gozatzen jarraitze­ko au­kera eskaintzea, poz asko hartzea eta herna­niarrak gure lana­rekin harro egotea bai­zik».

Argazki erakusketa, tabernetan
Egitaraueko ekintzez gain, argazki erakusketa antolatu du CD Hernanik. Maiatzean zehar, herriko zenbait taber­netan CD Hernaniren argaz­kiak ikusi ahal izango dira. Argazki horiek laburbiltzen dute 75 urte hauetan kirol taldeak egin duen lana.

Ikurra, Luis Telleriarena
Larunbateko aurkezpenean, Luis Telleriaren laguntza bere­ziki aipatu nahi izan zuen Martxelo Ezponda lehenda­kariak, klubaren izenean. Alde batetik, ikurraren diseinua egin duelako. Eta bestetik, artista haundia izateaz gain, Hernaniko kirolean instituzio bat delako.

EGITARAUA

Maiatzak 3, 11:00etan: Realaren entrenamendua Zubipen.
Maiatzak 7, 10:00etan: Eskola Kiroleko jardunaldia Ave Maria parkean.
Maiatzak 15, 11:30etan: Tilosetako frontoian esku pelota eta palako partiduak.
Maiatzak 19, 19:30etan: Mahai-ingurua: Naroa Agirre, Abel Barriola eta Aitor Lopez Rekarte. Biterin.
Maiatzak 21, 11:00etan: futbol partidua: Emakumezkoen Euskal Liga - Reala.
Maiatzak 21, 11:00etan: Atletismo txapelketa: Meeting 75garren urteurrena.
Maiatzak 22: Jubenilen futbol txapelketa Zubipen: CD Hernani, Real Sociedad, Osasuna eta Real Zaragoza.
Maiatzak 26, 19:30etan: Hitzaldi teknikoa. Moderatzailea: Jon Escudero. Udaletxean.
Maiatzak 27, 19:00etan: Jokoz kanpo antzerkia. Biterin. Antolatzaileak: Real Sociedad Fundazioa eta CD Hernani.
Maiatzak 29, 09:00etan: Futbol eskolako jardunaldi berezia, Zubipen.
Maiatzak 29, 11:00etan: Berria esku pelota txapelketako kanporaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!