Hernaniko bolariak Gipuzkoako Kopako azken txanpan daude, eta gaur izango dute laugarren tiraldia Añorgan. Aurreko asteburuan Aian izan ziren, eta tiraldi horretan egindako lanaren ondorioz, Xabier Lazkano dago sailkapeneko aurreneko postuan, 136 brilarekin. Hala ere, hernaniarrak oso gertu daude: Ibon Miner, 135 brilarekin; Antonio Miner eta Migel Arrozpide, 133 brilarekin; Miguel Burugain 125rekin, eta Rosa Mari Santos, 112 brilarekin.