Whiskey Dick taldea, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 29a, 02:00

Txotx denboraldia ixtear da, eta hori ospatzeko, kontzertu berezia antolatu du Iparragirre sagardotegiak gaurko. Country kontzertua izango da Texasko Whiskey Dick taldearekin. Musikarekin batera, aurtengo sagardoa eta sagardotegiko ohiko menua edo menu begetarianoa jateko aukera egongo da. Aurrez erreserbatzea gomendatzen dute, telefonoz:  943 55 03 28.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!