«Lehenengo mailako taldea gara, lehenengo mailako afizioarekin»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 1a, 02:00

Hil ala biziko partidua zuen Hernanik aurretik. Salbazioa zuen jokoan, beste denboraldi batez Ohorezko Mailako tal­dea izatea, alegia. Horre­gatik, ezinbes­tekoa zuen ira­baztea, eta ondo irabaztea, gainera, bonus eta guzti. 

Eta zaila zirudien arren, lortu zuten: 34-27 garaitu zu­ten Cisneros talde ma­dril­da­rra, bost entsegurekin, baita era­so bonuseko pun­tua­rekin ere. 

«Nahi bada, ahal da»
Partidua jada bukatuta, aurre­neko pasiloa egin zieten Cisne­roseko mutilek herna­niarrei; ondoren, gauza bera egin zuten herritarrek. Hiruko­loreen emozioa eta ilusioa nabaria zen beraien aurpe­gietan, baita Patrick Polidori entrenatzailearenean ere: «Bi hitz besterik ez: nahi bada, ahal da», oihukatu zien bukaeran bere mutilei.
Era berean, jokalariek Landarera gerturatu ziren zaleak ere gogoan izan zituz­ten beraien azkeneko hitze­tan: «lehenengo maila­­­ko tal­dea gara, lehe­nengo maila­ko afi­zioa­rekin», esan zuen batek. Eta ez zitzaion arrazoi­rik falta, izan ere, eguraldiari kasu haun­dirik egin gabe, herrita­rrek topera bete zuten zelaia.

Bost entsegu eta bonus bat
Hasieratik indartsu atera ziren hernaniarrak eta biga­rren minututik argi uzteko, aurreneko entsegua egin zuen Igor Etxeberriak. Hori gutxi balitz, ondo­rengo transforma­zioak beste bi puntu gehitu zituen marka­gailuan. 
Hogeita laugarren minutu­ra arte nahiko partidu ore­ka­tua izan zen. Orduan, zigor kolpearen ondorioz, Cisnero­seko mutilek hiru puntu esku­ratu zituzten (7-3). Horrek joka­lariak indartu eta en­tsegu bana eginda bukatu zuten aurreneko zatia (12-8)
Bigarren zatia, aldiz, gogo­rragoa izan zen. Beste entsegu bana egin zituzten aurre­neko minutuetan (19-15). 60­ga­rren minuturako Hernanik jada bazituen bost entseguak baita eraso bonusa ere, eta bukaera baino minutu gutxi lehenago 3 puntu gehitu zituen, zigor kolpeagatik.

Asteazkenean, erantzuna
Hala ere salbazioa guztiz ziur­tatzeko, Gernikak eta Pozuelok Hernaniri jarri dioten hele­giteari buruz Disziplina Ba­tzor­­deak zer dioen zain dago kluba.
Hernanik alegazioa aur­kez­tu du, eta dirudienez, aste­az­ke­nean egingo duten bile­ran aztertuko dituzte salaketa bera, baita Herna­niren ale­gazioa ere.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!