Gazte Olinpiadetako egitarauan zenbait aldaketa egon direla jakinarazi dute antolatzaileek. Izan ere, hasiera batean asteburu honetarako aurreikusita zegoen proba, Elkartasun Eguna dela eta, atzeratu egin dute. Ondorioz, hurrengo proba, boxleya, datorren astean izango da, larunbatez.
Asanblada orokorra, ostegunean
Egitarauaren aldaketaren ondorioz, asanblada orokorren datak ere aldatu dira. Ostegun honetan egingo zena, beraz, datorren astera pasa dute, eta bertan azalduko dituzte datorren larunbateko eta maiatzaren 12ko probak. Beti bezala, 19:30etan izango da.
Laburmetraiak, maiatzaren 12rako
Bestalde, partehartzaileak laburmetraiak prestatzen ari dira jada. Bi taldeka gai bat egokitu zaie, eta grabatu eta montatuta, maiatzaren 12an aukeztu beharko dituzte lanak.