Kontzertua gaur, Kasino Zaharrarekin batera

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00

Maiatzaren 1ean ospatzen den Langileen Nazioarteko egunaren bueltan, hainbat ekintza antolatzen ditu Goiz Eguzkik urtero. Egitarau berezi horretan, gaur izango da aurrenekoa, Goiz Eguzki eta Hondarribiako Kasino Zaharra abesbatzen ema-nal­dia, hain zuzen.
Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, emanaldi hone­tarako bereziki prestatutako abesti sorta eskainiko dute bi abesbatzetako kideek. Goiz Eguzkin bertan izango da kontzertua.

Bakoitzak, 7 abesti
Abesbatzak zazpi abesti pres­tatu ditu gaurko. Goiz Eguz­kiko kideek abestuko dute: Agur zaharra, Zorongo, Alma llanera, Itsasoa, Ma­riñelak, A ti eta Maite. Hon­darribiako Kasino Zaharrak, aldiz: Salvadorren heriotzean, Fes­tara, Mandela, Lau teila­tu, Las mañanitas, Suite vera­niega eta Porrusalda. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!