Gaur eginen du debuta Aimar Olaizolak, Buruz Buruko Txapelketan. Final laurdenetan hasiko du bere bidea goizuetarrak, eta Iker Irribarriaren kontra ariko da Labriten. Arratsaldeko 18:00etan hasita, bigarren partidua izanen da berea. ETB1en zuzenean emanen dute.