Realeko jokalariak, asteartean Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00

CD hernanik 75 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko, zen­bait ekintza berezi antolatu ditu hemendik aurrera. 
Aurre­nekoa asteartean izango da: goizeko 11:00etatik aurrera, Realeko futbol jokalariek Zubipen egingo dute asteko aurreneko entrena­mendua.

Denon ekarpenekin egindako egitaraua
Realeko jokalarien bisitaz aparte, beste zenbait ekintza antolatu dira urteurrena ospatzeko. Aurre­rago zehaztuko den egitaraua CD Hernani osatzen duten lau sailek egindakoa da: atletismoa, boloak, esku pelota eta futbola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!