Herri kontsultaren prestaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00

Aurreko ostiralean bildu zen, Umore Ona elkartean, Goizuetako Gure Esku Dago taldea. Bertan argitu zituzten, datozen hilabeteei begirako hainbat kontu: Herna­nire­kin edo Nafarroako inguruko hainbat herrirekin koordinatzea, herri kon­tsultarako prestaketak hastea...  30 bat lagun elkartu ziren bileran, eta jarri dute datorren bilerarako zita ere: bi edo hiru aste barru eginen dute, informazio gehiagorekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!