Absolbitu egin du Espainiako Audientzia Nazionalak, Unai Loiarte Goizuetako alkatea.
Artxibatu egin ditu auzitegiak, EH Bilduko Nafarroako hautetsien kontra zeuden salaketa guztiak.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako delegazioak aurkeztutako txosten batzuen emaitza izan ziren salaketak, udako festetan egindakoak hain justu.
«Oso larria da delegazioak horrelako ikerketak egitea festetan».
Hautetsiek kritikatu dute, «oso larria» dela delegazioak horrelako ikerketak egitea herrietako festetan, eta Nafarroan soberan dagoela adierazi dute, bai eta Carmen Alba delegatuaren dimisioa eskatu ere: «argi utzi nahi dugu, horrelako salaketek ez dutela oztopatuko gure konpromisoa eta gure lana, aldaketa politiko baten alde», adierazi zuten, Iruñan egin zuten agerraldian.
Goizueta, Bakaiku, Leitza eta Tafallako alkateak, eta Bakaiku eta Irunberriko zinegotziak zeuden, salatutakoen artean.