Krosa, desafioa eta bazkaria, presoen alde

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00

Urtero bezala, aurten ere Elkartasun Eguna antolatu du presoen eskubideen aldeko herritar talde batek. Gaur egun osoan zehar izango da: herri krosarekin hasiko da eguna goizeko 10:00etan, eta arratsaldeko 19:00etako  manifes­tazioa­rekin buka­tuko da.

Desafioa, babarrun jatea eta festa ere bai
Bi ekitaldi horiez gain, desafioa ere egingo dute Kale Nagusian zehar, goizeko 11:00etan; babarrun jatea ondoren, eta bazkalostean, festa giroari ginda jartzeko, dantzariak, bertsolariak eta jolasak egingo dituzte. 

EGITARAUA
10:00 Herri krosa. Gudarien plazatik.
11:00 Desafiyua Kale Nagusian. Donostia, Astigarraga, Ergobi, Elorrio, Iruñea, Algorta eta Hernani.
14:30 Babarrun jatia.
16:00 Bazkalostean: dantzariak, ber­tsolariak, jolasak...
19:00 Manifestazioa. Preso eta iheslariak etxera!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!