Maiatzean sartuko gara bihar, eta hori, lasterketa garaia iritsi den seinale izaten da Goizuetan. Ba hala izanen da aurten ere.
Gaur zortzi, datorren larunbatean, Goizuetako Krosa eginen dute, Txino auzoko festen barruan. 11:00etan aterako da lasterketa, Txinoko plazatik, eta bi ibilbide izanen dira: 9 kilometrokoa, eta 4,5 kilometrokoa. Motzean ez da saririk izanen.
Izenematean, zabalik
Izena emateko, emaila idatzi daiteke, goizuetakoumoreona@gmail.com helbidera, edo egunean bertan, 09:45etatik aurrera plazan. 8 euro dira herrikoentzat, eta 12 kanpokoentzat. Kamixeta emanen dute opari.
GoizuTrail, bi astera
Bi aste beranduago izanen da GoizuTrail, hilaren 21ean. Ibilbide luzea (25 km) eta motza (10 km) izanen dira aurten ere, eta izena emateko epea zabalik dago, dagoeneko interneten: www.herrikrosa.eus.