Iritsi dira urteko aurreneko festak Goizuetara. Datorren ostiralean hasi eta larunbatean egun potoloa dutela, Txino auzoko festak ospatuko dituzte.
Zubiondon daukate zita ostiralean: bertsolariak izanen dira iluntzean, eta ondoren, mus txapelketa ere jokatuko dute.
Dragoia, larunbatean
Larunbata, berriz, ekintzaz betea izanen da Txinon. Krosarekin hasiko dute eguna, eta dragoiaren irteeraren ondotik, denetik izanen da. Bazkaria ere eginen dute frontoian, eta txartelak salgai daude dagoeneko, Amaia kafetegian.
EGUTEGIA
MAIATZAK 6, OSTIRALA
20:30, Bertsolariak: Xabier Legarreta eta Julio Soto.
22:30, Mus Txapelketa. Sariak: 1. arkumea; 2. txakolina eta bogabantea.
MAIATZAK 7, LARUNBATA
09:45, Kroseko izenematea.
10:30, Haurren krosa.
11:00, Helduen krosa.
12:00, Txupinazoa.
Ondoren, Kroseko sari banaketa.
Jarraian, Dragoiaren irteera trikitilariekin batera.
14:30, Bazkaria goiko frontoian.
18:00, Zunba, Papo kubanoarekin.
Ondoren, Garazi eta Janire trikitilariak.
00:00, Kontzertuak: Desperdicio eta Oso Basatis.