Txalaparta hotsen artean eta Pirritx eta Porrotxen kantuekin, ongietorri beroa eman zieten Ereñotzun, pasa den igandean, aurreko urtean jaiotako haurrei. Zehazki, sei izan ziren, ereñotzuarren babesa jaso zuten iritsi berriak.
Hasteko, errepasoa egin zieten, aurreko urteetako atsolorrei, eta tradizioaren nondik norakoak ekarri zituzten gogora.
Dokumentala, estreinatuta
Gero, dokumental labur bat ere estreinatu zuten, ohituraren inguruan bildutako testigantzekin. Bertan ziren, hain justu, bideoan protagonista ziren emakumeak ere.
Eta ondoren, musikari eta kantuari ireki zioten tartea: aurrena, txalaparta doinuak eskaini zizkieten bertaratuei; eta gero, Pirritx eta Porrotxen sehaska kantak abestu zituzten, guztien artean.
Festa borobiltzeko, taldeko argazkia atera, eta merienda goxoa egin zuten.