Asteazkeneroko saioekin nahikoa ez, eta bazkaria antolatu zuen Berriketan egitasmoko koadrilak, aurreko astean. Akelenean egin zuten, eta giro ederrean egon ziren, soinu eta guzti. Errepikatzeko gogoarekin geratu ziren denak.
Apuntatzeko aukera, zabalik
Hurrengoa prestatu bitartean, ordea, ez diote elkartzeari utziko. Asteazkenero biltzen dira, Ereñotzuko Auzo Etxean, arratsaldeko 17:00etan hasi eta 19:00ak arte.
Egitasmoan parte hartzeko gogoa daukaten guztiek (65 urtetik gorakoak izan behar dute), aukera dute izena emateko. Horretarako, deitu Auzo Udalera: 943 55 10 00.