Bilerak ostiralero, eta kartel lehiaketa martxan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00

Ostiralero elkartuko dira auzotarrak, Ereñotzuko Auzo Etxean, San Antonio Jaietako xehetasun guztiak lotzeko as­moz. Dagoeneko hasiak dira jaiak prestatzen, eta bilera irekiak egingo dituzte astero, ostiral arratsaldean.

Kartel lehiaketa, martxan
Eta egitaraua prestatu bezala, kartela ere aukeratu nahi dute auzotarrek. Horretarako, aurten ere, kartel lehiaketa jarri dute martxan. Hasi dira jaso­tzen, jaiak iragarriko dituen kartela egiteko proposamenak, eta aukera izango da oraindik ere, beste bi astez. Zehazki, maiatzaren 13a izango da azken eguna. Proposa­me­nak aurkezteko.

Maiatzaren 13a izango da azken eguna, kartel lehiaketarako proposamenak aurkezteko.

Kultur etxean entregatu
Kultur etxera eraman beharko dira proposamenak, eta hainbat baldintza bete behar dituzte: 12 zentimetro zabal eta 32ko altuera; paperean edo formatu digitalean; eta San Antonio Jaiak 2016 eta Ereñotzu hitzak agertzea kartelean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!