Pertsonen zaintzan eta merkataritza eta ostalaritza sektoreetako lanetan euskeraren erabilera sustatzeko asmoz, hainbat ikastaro eskainiko ditu Banaiz Bagara elkarteak Hernanin, Euskara Plus proiektuaren baitan. 20 orduko ikastaro trinkoak izango dira, eta ondoren, jarraipen tailerra egingo dute parte-hartzaileek. Izena emateko, Enplegu Gunera joan behar da, datorren ostirala baino lehen. Ikastaroak debalde izango dira.