Amuarrain arrantza txapelketaren 46garren edizioa antolatu du Txantxangorri elkarteak. Datorren larunbatean izango da proba, baina partehartzaileek aurrez izena eman beharko dute elkartean jarri duten zerrendan. Goizeko 09:00etan hasiko da txapelketa, baina goizeko 08:30etan jarri dute zita Txantxangorri elkartearen parean.