Donostia 2016 hiriburutzaren harira sortutako Hondar artean proiektuaren baitan, haima erraldoia jarri dute San Telmo museoaren parean, eta bertan egon ziren Hernanin bizi diren sahararrak astearte honetan. Beraiekin batera, Fatma Galia poeta sahararrak bospasei poema irakurri zituen, berak egindako poemak ziren, askatasunaren eta giza eskubideen ingurukoak. Horrez gain, jolas tradizionalak egin zituzten, baita Saharako kulturari buruzko erakusketa bisitatu ere.