Hitzaldia, atez atekoaren sei urteak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00

Sei urte pasa dira Hernanin atez ateko sistema ezarri zenetik, eta hori ospatzeko, hitzaldia antolatu dute Her­na­niko Zero Zabor taldeak eta Udalak elkarlanean.
Ez erraustu etorkizuna, Zero Zabor da bidea izen­burupean,  datorren larun­batean izango da solasaldia, Rossa­no Ercolini Zero Waste Euro­peko lehendakariaren esku­tik.
Aurretik, Luis Intxauspe alkateak egingo dio sarrera Ercoliniri, eta Hernani, Zero Zabor udalerria. Zertan au­rre­ratu dugu sei urteotan? ga­ia jorratuko du.

Goldman Saria, 2013an
Zero Waste Europe elkarteko lehendakaria izateaz gain, Goldman Saria jaso zuen Rossano Ercolini italiarrak 2013an. 1990garren urtetik, urte­ro naturaren eta inguru­menaren alde lan egiten du­ten pertsonei ematen zaien nazioarteko saria da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!