Euskera ikasten ari direnentzako eta euskaldunentzako Zilegi Eskola gehiago antolatu ditu AEK euskaltegiak hil honetarako, oraingoan, sendabelarren inguruan aritzeko. Bi tailer antolatu dira: maiatzaren 4an, 09:30etan kultur etxean (5 eurotan), eta maiatzaren 19 eta 26an, 19:00etan Nabarra Oñatz kaleko lokalean (10 eurotan). Izena emateko: 663 043 314/zilegieskola@aek.eus.