Astigarte elkarteko pintura ikasleek erakusketa jarriko dute maiatzaren 21ean Joseba Barandiaran plazan. Horrez gain, datorren ikasturterako logotipoa berritu nahi dute, eta lehiaketa antolatu dute horretarako. Maiatzaren 7tik 21era bitartean apuntatu eta aurkeztu daitezke lanak, digitalean edo paperean eginak, edozein teknika erabilita eta gheienez ere DIN A4 tamainakoa. Irabazleak debalde egin ahal izango du datorren ikasturteko aurreneko hiruhilekoa.