Kantu afarirako txartelak salgai

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00


Maiatzaren 13rako Bapo Kantari kantu afaria antolatu dute Astiga­rra­gako Herri Eskolako eta Musika Eskolako irakasle eta guraso batzuek. Iluntzeko 20:00etan hasita, sagardotegiko menua afalduko dute Pe­tri­tegi sagardotegian, arrain eta guzti. Kafea, kopa eta afalondo luzea izango dira segidan, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolariek la­gun­duta. Afarirako txartelak salgai daude 35 eurotan, Petritegi sagardotegian eta Petri tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!